Sagarnokegia antolatzeko elkartu dira Sagar Moreak eta Nokalariak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 00:00

Martxoaren 13an bazkaria egingo dute Iparragirren eta izena eman daiteke.

«Uharte bakartu izatetik artxipielago izatera aldea dagoenez» Sagar Moreak eta Nokalariak elkartu dira Sagarnokegia antolatzeko. «Panorama hankaz gora dago, eta ez osasunari dagokionez bakarrik. Izan ere, feminismoaren bueltan elkar zaintzen, lanketa egiten, saretzen, ezagutzen, birpentsatzen, aktibatzen eta beste hainbat kontutan jarraitzeko asmoa dugu eta, horregatik, aurtengo otorduan noka eta sagardotegia uztartuko ditugu» diote elkarte berritik. 


Martxoaren 13an, larunbatean, bazkaria izango da Iparragirre Sagardotegian. Izena ematea zabalik dago martxoaren 1a bitarte sagarmoreeniraultza@gmail.com helbidean.


Sagarnokegiatik hurrengo azalpena eman nahi dute: «noka ez da emakumeengana zuzentzeko hitano-forma, noka zuzentzea nahi duen edonori egiteko forma baizik. Aliantzarako tresna eta estrategia feminista (guretzat). Mailak? Nola axolako dio, bada, daukazun noka mailak? Animatu hadi, badinagu elkarren premia eta!».Hasteko bazkaria antolatu da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!