Pablo Haselen atxiloketa salatzeko protesta egin zen Plazan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 00:00
Larunbatean haize asko egin arren Plazan bildu ziren Pablo Haselen atxiloketa salatzeko.

Pablo Hasel abeslari eta militante politikoa atxilotu berri dute, eta Euskal Herrian ere piztu dira haren espetxeratzea salatzeko protestak. Hamaika txokotan izan dira mobilizazioak jada, eta Gazte Koordinadora Sozialistak eta lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek ere antolatu dituzte protestak. Larunbatean Gudarien plazan, Kontseilu Sozialista Buruntzaldeak eta Buruntzaldeko GKSk deituta bildu ziren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!