Lehen faseko aurreneko itzulia garaipenarekin amaitu du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 22a, 00:00
Bigarren zatian erabaki zen partidua. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

19-23 irabazi du Ourenseren zelaian eta gaurko zozketan jakingo da bigarren itzuliko egutegia.

Hernanik garaipen haundiarekin eman dio amaiera Ohorezko B Mailako lehen itzuliari. 19-23 irabazi zuen eta bigarren itzulia porrot bakarrarekin hasiko du. 
Lehen zatian hernaniarrek beren jokoa egin ez arren, bigarren zatian aurkariak baina gehiago izan ziren eta bi entsegu lortuz, partidua apurtzea lortu zuten. 
Atzoko partiduan, Adrian Sanchez eta Iñaki Otaegi jokalariek egiten zuten lan bikaina oso garrantzitsua izan zen. Taldeak, bigarren lerroan baja ugari ditu eta Beñat Iradik ezohiko postuan jokatu behar izan zuen.

 
Honekin, Hernanik 47 punturekin amaitu du lehen itzulia, bigarren postuan. Gernikaren aurkako partidua kenduta, denetan lortu du garaipena Avileseko eta Ourenseko bidaiak ondo kudeatuta.  Gaurko zozketan argituko da hurrengo bost jardunaldietako egutegia baina martxoko lau partidak ondo prestatzea oso garrantzitsua izango da denboraldi amaierako helburuei begira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!