Langileriaren bizi baldintzak hobetu daitezen eskatu zen

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 21a, 00:00

Plazan elkartu ziren Gazte Koordinadora Sozialistak deituak hamarnaka gazte.

 Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea egin zuen Plazan orain bi aste. «Langileriarengan gertatzen ari diren errepresio zein diziplinamendu» kasuak salatzeko asmotan elkartu ziren. Izan ere, diote, COVID-19ak are gehiago kaltetu dituela langileen bizi-baldintzak «goi-burgesiak bere irabaziak haunditu dituen artean. Deialdia arrakastatsua izan zen eta «burgesiaren ofentsiba» gelditzea eskatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!