Bazkideen batzar orokorra, martxoaren 6an

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Goiz Eguzkiko zuzendariak kargua utzi du, hori horrela, Goiz Eguzkiko bazkideen batzar orokorra antolatu dute, martxoaren 6rako.

Goiz Eguzkiko M. Jose Lopez de Zubiriak, zuzendaritza kargua utzi du, «arrazoi pertsonalak» medio. Hori horrela, martxoaren 6rako, Goiz Eguzkiko bazkideen batzar orokorra antolatu dute, goizeko 11:00etan, Biterin. 
Batzar horretan aurkeztuko dira Zuzendaritza Batzordeko hainbat aldaketa, izan ere, otsailaren 16an, aipatu moduan, «M. Jose Lopez de Zubiriak Goiz Eguzkiko zuzendari gisa dimisioa aurkeztu zuen, arrazoi pertsonalak direla eta». 
Hala ere batzordeko gainerako kideek, bertan jarraitzeko asmoa berretsi dute, eta ohar bat helarazi nahi izan dute, goizeguzkihernani.eus webgunean ikusgai dagoena, hain justu. 
Segurtasunagatik, batzarra­ren edukiera mugatua izango da, horregatik, bertaratzeko asmoa duten bazkideek «lekua erreserbatu beharko dute». Horretarako Goiz Eguzkira deitu behar da, 943 55 10 32 telefonora, eta webguneko formularioaren bidez ere erreserbatu daiteke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!