Izen aldaketarekin batera, hamaika eskaintza eta deskontu, AKOIek

Kronika - Erredakzioa 2021eko otsailaren 20a

Roberto Mateo eta Paula Zubillaga, AKOI Hortz Klinikan.

Dagoeneko urtebete igaro da Roberto Mateok Andre Kale 50 zenbakiko hortz klinikako erreleboa hartu zuenetik. Javier Iraola zen aurreko jabea, baina jubilatu egin zen eta, beraz, apustua egin eta klinika horren gestioa hartzeko hautua egin zuen Mateok, «ilusio haundiarekin».  Lantalde osoa martxa hartuta dago jadanik, eta bezeroek «oso harrera ona» egin dietela azaldu dute. «Oso pozik gaude, jendeak erantzun ona izan duelako eta berehala egokitu direlako gurera. Gainera, gero eta jende gehiago etortzen da, gainerako bezeroek gurera etortzea gomendatzen dietelako, eta hori oso betegarria da guretzat».

AKOIen gertuko tratua eskaintzen dute, hori delako beraien bereizgarria. «Gure xedea da bezero bakoitzari jarraipen indibidualizatua egitea; norberaren kasua pausoz pauso aztertzen dugu eta ahalegintzen gara ahalik eta emaitza perfektuenak lortzen».
 
Halaber, jabe aldaketarekin batera, Mateok berrikuntzak egin nahi izan ditu hortz klinikan. Horietako bat izena aldatzea izan da; orain AKOI Hortz Klinika da: Andre Kale Odontologia Integral. «Javi Iraolak negozioa martxa onean utzi zuen eta eskertuta gaude berarekin. Hala ere, aldaketa egon dela erakutsi nahi genuen eta, hortaz, izena aldatzea erabaki genuen». 

Ortodontzian deskontua eta bestelako promozioak
Izen-aldaketa ez ezik, bestelako moldaketak ere izan dira klinikan. «Kalitatezko materialekin egiten dugu lan eta hamaika zerbitzu eskaintzen ditugu AKOIen». Hain justu, Mateok eta bere lankideek egin duten berrikuntzetako bat ortodontziarena izan da. «Lehengo klinikak ez zuen eskaintzen eta guk beharrezkoa ikusi dugu hori txertatzea. Zehazki, bi motakoak izango dira, bata gehienok ezagutzen ditugun brackets-ak eta bestea, aldiz, gardena. Azken horietan %15eko deskontua eskainiko diegu gure bezeroei».

Horrekin batera, ekainetik aurrera herritarrek Padi zerbitzua  izango dute eskuragarri. «Haurrek eta gazteek deskontuak lortu ditzakete, tratamenduaren zati bat Padik ordaintzen duelako eta gainerakoa, berriz, bezeroek. Hori horrela, interesa dutenek Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarriko dituen bonoak erosi eta zuzeneko beherapena izango dute gure zerbitzuetan».

Herritarrekin konpromisoa adierazi nahi dute eta, horregatik, abuztuaren 31ra bitarte kirola egiteko ferula egiten dutenek, opari izango dute Hernani Club Rugby Elkarteko harpidetza.

Bestalde, norbanakoei ez ezik, enpresei ere punta-puntako arreta eskaini nahi die hortz klinikak. «Helburua da langileei urteko jarraipena egitea eta aho-hortzen mantenuaz arduratzea». 

Sare sozialetan makina bat berri, aholku eta eskaintza
Hortz klinikan bezeroen osasunaz arduratzeaz gain, sare sozialetan herritarrek beren kabu aho-hortzen zaintzaz jabetzeko aholkuak eta gomendioak ematen dituzte. «Blogak egiten ditugu, garrantzia haundia duelako norberak etxean ohitura osasungarriak izatea». Gainera, AKOIen deskontuak eta eskaintzak egiten dituzte zerbitzuetan, eta horiek guztiak sare sozialetan daude ikusgai: @akoihortzklinika, www.akoi.eus

 

Andre kale 50 - 1ºD
943 55 44 55 / 688 769 675
Emaila: kaixo@akoi.eus

www.akoi.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!