BOLEIBOLA

Irabazi beharrekoa bihar, Aretxabaletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Aretxabaletan jokatuko du bihar Hernanik, Euskal Ligako partidua. Arizmendi izango du aurrean, talde gaztea, goizeko 11:00etan hasita Ibarra kiroldegian. Irabazi beharreko partidua daukate hernaniarrek, sailkapeneko azkeneko postuetan baitago Arizmendi. Aurreneko itzulian, 3-0 nagusitu ziren Hernanin, eta emaitza hori errepikatu nahi dute, hiru puntu gehiago pilatzeko, sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!