Lau atleta hernaniar ariko dira gaur, Donostiako belodromoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Minima kontroletan hartuko dute parte Mikel Camposek, Arixen Unanuek, Naroa Vieitesek eta Naroa San Miguelek, 10:00etatik aurrera.

Donostiako belodromoan daukate hitzordua gaur, Gipuzkoako atletek, 16, 18 eta 20 urtez azpikoetan. Minima kontrola izango dute, eta bertan ariko dira Hernaniko lau atleta ere, abiadura probetan parte hartzen. Goizean zein arratsaldean izango dira pro­bak, 10:00etan hasita.

Hiru probatan ariko da Arixen Unanue: aurrena, 10:50etan, 400 metroko proba izango du; ondoren, 12:20etan, 60 metroko proba; eta azkenik, arratsaldeko 17:40etan, 200 metrokoan hartuko du parte. 60 metrokoan, berarekin ariko dira beste bi hernaniar: Naroa Vieites eta Naroa San Miguel.

Eta Mikel Camposek, azkenik, bi probatan hartuko du parte: 60 metrokoan, 11:40etan; eta 300 metrokoan, 16:00etan.

18 urtez azpikoen kategorian ariko dira Unanue, Vieites eta San Miguel; eta aldiz, 16 urtez azpikoetan Campos.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!