Bi belarrirekin, naturalagoa

Kronika - Erredakzioa 2021eko otsailaren 20a

Zergatik dauzkagu bi belarri? Funtsean, gure entzumenaren irismena haunditzeko, jakiteko nondik datozen soinuak eta zenbateko distantziara gertatzen diren.

Berez, ez dira gure belarriak entzuten dutenak, gure garuna baizik. Eta soinuak egoki interpretatzeko, jasotzen duen informazioa izan behar da ahalik eta zehatzena eta xehatuena.

Nondik dator soinu hori? Lagun batek deitu digu kalearen beste aldetik. Norbaitek kolpetxoak eman ditu sukaldeko leihoan. Kotxe batek klaxona jo du. Horrelako egoeretan, nola dakigu nora begiratu behar dugun? Soinua segundu frakzio bat lehenago iristen da belarri batera, bestera baino; eta bolumena pixka bat altuagoa duela. Garunak nabaritu egiten ditu ezberdintasun txiki horiek.

Horregatik, zure entzumenaren galerak bi belarriei eragiten badie, hobe duzu bi audifono erabiltzea, soinuak lokalizatzen lagunduko dizutelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!