Hiru partidu asteburuan, palistek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 20a, 00:00

Hernaniko frontoian jokatuko dituzte herriko palistek, asteburu honetan dauzkaten hiru partiduak, Gipuzkoako Txapelketakoak. Gaur arratsaldean, 14:00etan hasita, jokatuko du Zurutuzak, Arandiak, Agirrek eta Manterolak osatutako taldeak, Abantzuren kontra, mutilen bigarren mailan. Eta bihar goizean, 11:00etatik aurrera, jokatuko dituzte nesken bigarren mailako bi partidu: Ainhoa Urien eta Eli Gutierrez, Iruleak 1 taldearen kontra; eta Ekhiñe Balerdi eta Eider Otaegi, Iruleak 2 taldearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!