Denboraldiko «azken produktu merkeak» erosteko aukera gaur eta bihar, merkatarien Stock azokan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 19a, 00:00
Gaur eta bihar, kaxkoan zehar izango da Stock azoka .

Urtero moduan, bueltan da Hernaniko Stock azoka. Bizi dugun osasun alarmak hala behartuta, denda bakoitzak kanpoan jarriko du postua, «pilaketak saiheste aldera».

Pandemia baten erdian egonda ere, Hernaniko komertzioek ez dute amore eman, eta urteroko zitari eutsi diete, izan ere, gaur eta bihar, Stock azoka egingo da. Herriko komertzioek bertaratzeko dei egiten diete herritarrei, «etorri eta aprobetxatu denboraldiko  azken produktuak, merke-merke daude eta».

Egoerak hala behartuta, azoka ez da Plaza Berrin egingo, «aglomerazioak saihesteko», denda bakoitzak, kanpoan postua jarriko du. Hori horrela, gaur eta bihar, Kaxkoko trafikoa eten egingo da. Izan ere, gaur azoka goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean egingo da eta bihar berriz, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Honakoak dira, parte hartuko duten komertzioak: Balantxa elektrotresnak, Begira Optika, Dekolanak, Eukene jantzi denda, Hiru Haur arropa denda, Hoki lentzeria, Ibaimendi kirolak, Kera arropa denda, Kuluska, Laket, Mahuka, Marna konplementuak, Orekan dietetika, Termas dekorazioa, Urrats oinetakoak eta Valen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!