Angel Rekalde eta 'Axpi' Foixeko Katalinaz ariko dira asteartean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 18a, 00:00

Hernani Errotzenek hitzaldia antolatu du, hilaren 23an, Biterin 19:00etan. Bien artean komiki bat egin dute Nafarroako erreginari buruz.

Hernani Errotzenek antolatuta, datorren asteartean, otsailaren 23an, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan, Ainara Azpiazu Axpi hernaniarrak eta Nabarraldeko Angel Rekaldek hitzaldia emango dute Foixeko Katalina erreginari buruz. Areto nagusian izango da eta segurtasun arauak betetzeko jendea musukoarekin joatea eskatu dute. Edukiera mugatua izango da, aretoa osatu arte.

Axpik Foixeko Katalinari buruzko komiki bat landu du eta horren aurkezpena egingo du Biterin. Angel Rekalde gidoi egileak, berriz, pertsonaia eta bere historiaz ariko da. Komikia bertan izango dute, hala nahi duenak, komikia etxera eramateko aukera izango du eta gainera, egileen sinaduraz eskuratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!