Osiñaga eta Elorrabi lotzen dituen bidean berehala esku hartzea eskatu du PPk

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 18a, 00:00

Alex Sáenz PPko aholkularia, eta Juan Carlos Cano bozeramailea.

Foru aurrekontuetan zuzenketa aurkeztuko du eta Juan Carlos Cano Aristoy Batzar Nagusietako bozeramaileak, «lanaren konplexutasuna ikusita Gipuzkoako Aldundiaren eta Hernaniko Udalaren arteko lankidetza» eskatzen du.

Juan Carlos Cano Aristoy Gipuzkoako Batzar Nagusietako PPko bozeramaileak Osiñaga eta Elorrabi lotzen dituen errepidean berehala esku hartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, «arriskutsua delako». Cano Aristoyk azaldu duenez, «bidea hain da estua, non, bi auto aurrez aurre aurkitzen badira, ertzera gehiegi hurbiltzera behartzen baititu, biak igaro ahal izateko. Oso arriskutsua da, errepidea ibaiaren ondoan eta paraleloan doalako, eta horrek arriskua areagotzen du».

«Zoritxarrez, duela urtebete istripua egon zen»
Alderdi popularrak dioenez, «ez da, hain zuzen ere, jende gutxiko errepidea; izan ere, Osiñaga sagardotegien landa-auzoa zeharkatzen duenez, ibilgailuak, ibiltariak, txirrindulariak, korrikalariak, kamioiak eta banaketa-furgonetak ibiltzen dira. Gainera ohiko trafikoa are gehiago haunditzen da sagardotegi-denboraldian. Pasa den urtean ezbeharra egon zen».
«Badakigu errepide honetan egin behar den lana konplexua dela», eta honakoa ere azpimarratu du PPk: «bidea zabaltzeko aukera gutxi dago, Urumea ibaia alde batean eta mendia bestean, eta konplexutasun horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hernaniko Udalaren arteko lankidetza eskatzen du».
«Zentzuzko eta beharrezko» helburua iruditzen zaie. «2022ko txotx denboraldia arazo hau konponduta hastea, sagardotegiez edo inguruaz gozatuko duten pertsonek segurtasun berme guztiekin egin ahal izateko».
Horretarako, «zuzenketa bat aurkeztuko dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontuetan partida bat sar dezan».
Azkenik, PPko batzarkidearen esanetan, «espero dugu Foru Gobernua eta Hernaniko Udala alderdi ezberdinen esku egotea, akordio bat lortzeko eragozpen ez izatea, beharrezkoa baita bizilagunentzat eta inguruko negozioentzat, bai eta bertan kokatutako sagardotegietara joatea erabakitzen dutenentzat ere».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!