Tokiko Gobernu Batzarra, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 17a, 00:00

Hernaniko Udalak Tokiko Gobernu Batzarrera deialdia egin du bihar goizeko 09:00etako, telematikoki. Bertan, arte sorkuntzarako diru-laguntzak 2020 urtean sortutako batzordearen ebazpen proposamena, Kale Nagusiko 2 zenbakian teilatua birgaitzeko obra baimena eta Akarregi poligonoko 15. partzelan behin behineko aparkalekua egitea landuko dira. Amaieran erregu eta galderen txanda izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!