Haurdunaldi tailerra gaur hasi eta ekainaren 16ra arte izango da eta plaza guztiak bete dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 17a, 00:00

Asteazkenero Biterin, 18:00etatik 20:00etara, hamabi saio egingo dira eta gutxienez 12 asteko haurdun daudentzako dago zuzenduta.

Haurdunaldi tailerrak gaur hasiko dira eta ekainaren 16ra arte iraungo dute. Aurten ere izenematea ezin hobeto joan da, eta plaza guztiak bete dira. Beraz izena eman duten guztiek gaur dute aurreneko zita. 


Tailerra, ekainaren 16ra arte izango da asteazkenero, eta hauexek izango dira hamabi saioak: otsailak 17 eta 24, martxoak 3, 10, 17 eta 24, apirilak 14, 21, eta 28, eta ekainak 2, 9 eta 16. 


Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, eta bi ordukoak direnez, 20:00ak arte iraungo dute. Biterin burutuko da tailerra, eta gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeak eta haien bikote edo laguntzaileak parte hartuko dute. Saio batzuetan bakarrik haurdun dauden emakumeek hartuko dute parte, beste batzuetan haien bikote edo laguntzaileek eta beste batzuetan denak elkarrekin.

Josune Martiarena eta Marijo Artolak, zuzenduta
Josune Martiarena eta Marijo Artolak zuzenduko dute tailerra.  Josune Martiarena, psikologoa da, psikogorputz orientazioko psikoterapeuta eta osasuna bizitzaren hasierako unetik prebenitzeko gaian espezializatua da. Marijo Artola berriz, diafreo terapeuta, integrazioko gorputz terapietan, jarreren berreziketan eta medikuntza alternatiboetan espezializatua da.


Tailerraren helburua besteak beste ondorengoa da: haurdunaldiaren eta erditzearen anatomiari buruzko informazioa ematea; haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea; haurdunaldian izaten diren molestiak arintzeko eskura ditugun modu eta erremedioei buruzko informazioa ematea (digestio astunak, bihotzerrea, hanka haundituak, kalanbreak, etab.).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!