Iñigo Legorburuk Oiongo ipuin lehiaketan sari nagusia lortu du

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00

'Bizitza den xake taula' zortzi orriko ipuinarekin lortu du saria euskeraz eta helduen mailan.

Iñigo Legorburu gailendu da Bizitza den xake taula zortzi orriko luzera duen lanarekin Oiongo Uda­lak antolatzen duen ipuin lehi­a­ketan, euskeraz eta helduen mailan. Egilearentzat «niretzat ez-ohiko lana, normalean motzago idaztera ohitua nagoelako. Baina banuen zer idatzi eta ohi baino pixka bat gehiago luzatu naiz».


Xakea eta borroka psikologikoa du hizpide lan honek, izan ere egilearen hitzetan «nire 7 urteko semea gabonetatik hona xakean hasi denetik serio xamar eta konstantziaz, bere eskutik niretzako orain arte ezezaguna zen mundu bat deskubritzeko parada izan dudalako». Ezezaguna eta sorpresaz betea egilearentzat orain arte, «xakearen munduak baduelako zerbait engantxatzen zaituena, tartean; oso joko psikologikoa dela non pertsonaren izaera taularen gainean azaleratzen den sarritan… onerako edo txarrerako!».


Oiongo lehiaketa «nahikoa xumea da berez baina mimo haundiarekin antolatzen zutela esan zidaten bertan saritutako batzuk eta ondorioz, parte hartzera animatu nintzen». Eta baita saria lortu ere, lehen postua zehazki euskerazko eta helduen kategorian. Sari modura, 120 euro eta diploma lortu ditu egileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!