Zilegi eskolak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00

AEKren Zilegi Eskola egitasmoaren barruan, Arremanitz taldea hitzaldi-tailer bat eskaintzen ari da. Bizi den pandemia garai honetan hobeto sentitzeko proposamenak eta tresnak emango dituzte bertan. Lehenengo saioa atzo eskaini zuten Biterin eta gaur jarraituko du tailerrak bigarren saioarekin.  18:00etatik 20:00etara izango da. Tailerraren azken eguna bihar izango da, baina lekuz aldatuko da eta hirugarren saio hau Hernaniko AEKn eskainiko da, 14:30etatik 16:30etara musu-truk.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!