Bi partidu Galarretan, ostegun honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00

Segurola, bigarren jardunaldiko partiduan, Galarretan.

17:00etan hasiko dituzte norgehiagokak eta Etxarrik eta Zubirik irabazi beharra daukate, txapelketatik kanpo ez geratzeko.

Oriamendi Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da etzi, Galarretan. Bi partidu izango dira, arratsaldeko 17:00etan hasita. Lehenengo norgehiagokan indarrak neurtuko dituzte Segurolak eta Zalduak Etxarri eta Zubiriren aurka. Zirt edo zarteko topaketa izango da azken bikote horrentzat, Etxarrik eta goizuetarrak irabazten ez badute, txapelketatik kanpo geratuko direlako. Puntu bakarra dute eta azkenaurrenak dira sailkapenean, Segurolaren eta Zalduaren atzetik. Beraz, ostegunean irabazi beharra daukate, torneoan mantentzeko. 
Osteguneko bigarren partidua, berriz, Goikoetxea V-ak eta Labakak izango dute, Urrutia II-ren eta Aizpuru III-ren aurka.
Halaber, gogorarazi beharra dago partidu guztiak ateak itxita jokatuko direla, publikorik gabe, koronabirusa dela eta.  ­   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!