Garaile izan zen Hernani asteburuan, Gernikako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00
Euskal Ligako taldea asteburu honetan, Gernikan. Argazkia: Hernani Rugby.

Lautik bi partidu irabazi zituzten hernaniarrek, Ordiziren eta Gernikaren aurkako torneoan. 

Euskal Ligako taldeak garaipena lortu zuen pasa den asteburuko txapelketan. Gernikan izan zen topaketa eta denera hiru taldek hartu zuten parte: Ordizia RE, Gernika RT eta Hernani. Talde trikoloreak erakustaldi bikaina eman zuen, lautik bi norgehiagoka irabazi zituelako, bakarra galdu eta azkenekoan berdinketa izan zuelako. Hori horrela, lehenengo postua eskuratu zuen torneoan. Ordiziarrak, berriz, bigarren gelditu ziren eta azkenekoak, partidu bakarra irabazita,  etxekoak izan ziren, gernikarrak.

Aurtengo denboraldiko hirugarren txapelketa izan zen eta hernaniarrek sentsazio onak izan zituzten, jokaldi onak egin zituztelako. «Joko eta emaitza bolada bikainak ezin aproposagoak dira  denboraldiari jarraipena emateko», azaldu dute klubekoek, Gernikako norgehiagokan amaituta.

Gizonezkoak bueltan, larunbatean
Ohorezko B Mailako taldea konpetiziora bueltatuko da asteburu honetan.  Larunbatean izango dute norgehiagoka, Ourenseren aurka. Galiziara bidaiatuko dute hernaniarrek eta partidu bizia izatea espero da, orain arte maila  bikaina erakutsi duelako taldeak eta garaipena garrantzitsua izango delako, sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!