Larunbatean Hernanik azken sailkatuaren aurka irabazi zuen, baina igandean ez zuen liderra garaitu

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00
Partidu gogorra izan zen igandekoa eta Hernanik liderra garaitu ez bazuen ere, gustura amaitu zuten.

Bi partidu jokatu ditu asteburuan Hernanik, lehena irabazi eta bigarrena galduz.  Larunbatean, Navarmutilak taldearen aurka aritu ziren eta igandean, berriz, Navarvoley iazko txapeldunen aurka. 

Asteburua ezin hobe hasi zuten hernaniarrek, 3-0 irabazi baitzuten, Navarmutilak taldearen aurka. Garaipen horrekin, 3 puntu gehiago lortu dituzte sailkapenerako eta orain «hurrengoa prestatzea» besterik ez dela geratzen azaldu du taldeko entrenatzaileak.  Datorren asteburuan, Aretxabaletan izango du partidua Hernanik, «garaipena lortzeko aukera ezin hobea» dio entrenatzaileak. 

Hernanik, ezin liderra garaitu
Partidu gogorra izan zen igandekoa Hernanik. Navarvoley hartu zuen kiroldegian eta ezin izan zuen liderra garaitu. 

Etxeko taldeak garaipena lortu behar zuen, 3-0 edo 3-1 irabaziz, eta honela bigarren postua lortzeko aukera izango zuen, baina ez zen horrela izan. Navarvoley, iazko  txapeldunak, ez du partidu bat bera ere galdu eta aurten, antza denez, bide beretik doa.

Hernanik oso ondo hasi zuen partidua, «akats gutxi eginez eta buru belarri jokoan». Modu horretan, lehen joko erdirako bost puntuko abantaila lortu eta hori mantentzea izan zen helburu nagusia, jokoa amaitu arte. 

Hala ere, azken puntuetan Navarvoleyek estutu egin zuen, baina etxekoek lehen jokoa 25-21 irabazlea lortu zuten. 
Bigarren jokoa ildo beretik joan zen, bi taldeek gogor borrokatuz. Parekatuak heldu ziren azken txanpara, baina erabakigarriak diren puntuetan bisitariek «hobeto jokatu zuten» eta 23-25 irabaztea lortu zuten.

Banakako berdinketarekin, berriro partidua hasi eta bi taldeak tinko jarraitu zuten, «gogor eta modu orekatu batean jokatzen», baina berriro ere 26-26 berdinketarekin, etxekoek ez zuten jakin jokoa irabazten, eta «akats propioak medio», 26-28 galduz amaitu zuten hirugarren jokoa. 
1-2 galdu zuen Hernanik, Navarvoley taldearen aurka. Gainera, partiduak 110 minutuko iraupena izan zuen eta «denbora horrek adierazten du zein gogorra izan zen Navarvoleyren aurka jokatutako partidua». 

Gustura amaitu zuten bi taldeek «kantxan duten guztia eman ondoren, eta datorrenaren aurrean prestatzea besterik ez da gelditzen».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!