Euskadiko errekorra, asteburu honetan ere, Sergio Romanek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00
Sergio Roman, pasa den asteburuan, Donostiako belodromoan.

Cesar Perezen errekorra haustea lortu zuen Sergio Romanek, pasa den asteburuan. Eta Aitor Urkia txapeldun gelditu zen, Euskadiko mailu jaurtiketan. 

Pasa den larunbatean,  Sergio Romanek, 1.500 metrotan M45 mailan, pista estalian, errekorra lortu zuen, 4’08”31”’ denborarekin, Donostiako belodromoan.   

Cesar Perezen errekorra haustea lortu zuen eta adierazi du, «oso konplikatua izan dela». Hala ere, bere helburua lortu du, eta pozik dago Roman. Ez da lehenengo aldia marka hau egitea lortzen duena, izan ere, duela bi aste ere saiatu zen errekorra egiten. Beraz, oraingo helburua da marka mantentzea eta, posible bada,  hurrengoren batean hori gainditzea. 

Hernaniko hainbat korrikalari ere aritu ziren larunbatean, hala nola, Mikel Campos, Antxon Korta, Arixen Unanue eta Naroa San Miguel.

Aitor Urkia txapeldun
Iruñean jokatutako Euskadiko eta Nafarroako jaurtiketa luzeen txapelketan, Aitor Urkia hernaniarrak, lehen postua erdietsi zuen mailuan 62,82 metroko jaurtiketarekin. Eta Intza Otamendi ere aritu zen, disko jaurtiketan.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!