Porrotarekin hasi du Euskal Liga Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00
6-8 galdu zuen Hernanik, Donostia B taldearen aurka, etxean jokatuta.

Larunbat eguerdian jokatu zuen Euskal Herriko Ligako lehen partidua Hernanik, Donostia B taldearen aurka, eta 6-8 galdu zuen. 

Euskal Herriko senior taldeko B multzoak pasa den asteburuan hasi zuen Euskal Herriko Liga. Etxeko taldeak Donostia B izan zuen aurkari eta Hernanik ezin izan zuen garaipena lortu, izan ere, 6-8 galdu zuten, etxean jokatuta. 

Garaipen horrekin, Donostia B taldeak hiru puntu lortu ditu, eta 5garren postuari eutsi dio sailkapenean. 

Hernani, 11garren
Hernanik ez dio modu onenean eman hasiera Euskal Ligari, ez baitu punturik lortu eta sailkapenean nabaria da. 15 talde dira guztira, eta 12garren postuan dago, etxeko taldea. 

Sailkapenean gora egiteko, datorren partidurako entrenatzea eta prestatzea besterik ez zaie gelditzen, hernaniarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!