Hitzaldiak gaur, bihar eta etzi, Arremanitzek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

Pandemia garaian hobeto sentitzeko hainbat hitzaldi eskainiko ditu, Arremanitzek. 

AEKren Zilegi Eskolaren egitasmoaren baitan, Arremanitz taldeak, hitzaldi tailerra  eskainiko du, gaur, bihar eta etzi. Bizi dugun pandemia garai honetan «hobeto sentitzeko»  proposamenak eta tresnak emango dituzte bertan. 
Gaurko hitzaldia goizean izango da, 09:30etatik 11:30etara hain justu. Bihar berriz, arratsaldez,  18:00etatik 20:00etara. Bi hitzaldi hauek, Biterin eskainiko dira, aldiz etzikoa, eguerdiko 14:30etatik 16:30etara bitartean izango da, Hernaniko AEKn. 
Arremanitzek eskaintzen dituen hitzaldi hauetan segurtasun neurriak bermatuko dira, beraz beharrezkoa da musukoa eramatea.  Antolatzaileek jakinarazi dute, «musu-truk» eskainiko direla hitzaldiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!