Kamioi batek istripu larria izan zuen atzo arratsaldean, Hernaniko A-15 errepidean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

Atzo istripua izan zuen kamioilari batek, A-15 errepidean, Hernanin. Argazkia: Hernaniko Udaltzaingoa

Atzo arratsaldeko 18:00ak aldera kamioi batek istripua izan zuen, Hernaniko A-15 errepidean, Donostiako noranzkoan. Gidaria ezbeharra jazo zen tokian atenditu zuten osasun zerbitzuek. Ez du informazio gehiagorik eman trafiko zuzendaritzak. 

Atzo arratsaldeko 18:00ak inguruan, Hernaniko A-15 errepidean, Donostiako norazkoan, kamioi batek istripua izan zuen. 
Kamioi gidaria ezbeharra gertatu zen lekuan atenditu zuten osasun zerbitzuek eta gidariaren egoeraren berri ez dute eman oraindik. 
Errepidea moztuta egon zen atzo, bi norabideetan. Hori horrela, auto pilaketa ugari sortu ziren. Istripuaren kausen berri ere ez du eman trafiko zuzendariak.

Osiñaga auzoan ere, ondorioak  
Osiñaga auzoan, istripuaren ondorioz harriak erori dira, eta kamioiaren gasoila ere isuri dela azaldu zuen Hernaniko Udaltzaingoak.  

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!