Istripua izan du kamioi batek, A-15 errepidean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 14a, 18:53

Gaur arratsaldeko 18:00ak aldera, kamioi batek istripua izan du Hernanin,  A-15 errepidean, hori dela eta trafiko moztuta dago. 

Arratsaldeko 18:00ak inguruan, kamioi batek istripua izan du A-15 errepidean, Hernanin, Donostiako noranzkoan. Suhiltzaileak eta ertzaintza lanean ari dira. Bitartean errepideak moztuta jarraituko du. 

Errepide azpian, Osiñaga

Osiñaga auzoko errepidera harriak erori direla adierazi du Hernaniko Udaltzaingoak, eta kamioiaren gasoila ere isuri omen da, «herritarrei kontu haundiz» ibiltzeko eskaera luzatu diete. 

 

Hernaniko Udaltzaingoak ateratako argazkia. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!