'Abaro' liburuari buruz gaur, solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:00etan, Itxaro Bordaren Abaro liburuaren literatur solasaldia antolatu da. Ane Mayoz izango da saioaren gidaria, eta Itxaro Borda bera, gonbidatua izango da. Abaro liburuan, azken bost urteetan idatzi dituen poemak jaso ditu Itxarok, «bilduma hau bizipen askoren babesa da, eta badu ezti, baina era berean bada mundu ikaztu baten lekukotasunaren lekua». Parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko, beharrezko prebentzio neurriak hartuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!