'Musikarium' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gaur etxeko txikiek, Oihan Vegarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 15a, 00:00

Musikak eta antzerkiak bat egingo dute gaur, Biterin. Argazkia: Bizkaie.

Asteari hasiera ederra emateko asmotan, gaur arratsaldeko 18:00etan, Musikarium haurrentzako antzerki musikala eskainiko du Oihan Vegak, Biterin. 

Gaur arratsaldean, herriko gaztetxoek zita daukate Oihan Vegarekin, izan ere, Musikarium haur antzerki musikatua eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan hasita. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna da gaurkoa. 
Musikarium ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da. Haurrek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko dituzte eta Euskal Herrikoekin konparatuko dira, hauen desberdintasun eta antzekotasunak azalduz.

Ilargi, gaur arratsaldeko protagonista
«Ilargik 8 urte ditu, eta oso gogoko du kantatzea, baina Olentzerok mugikorra oparitu zionetik, ez du erabili besterik egiten. Gehiegi erabiltzeagatik ahotsa galdu du eta ezingo du abestu. Ilargik, ahotsa berreskuratzeko, munduan zehar bidaiatuko du, bertako kulturak ezagutuz, eta hauengandik ikasiz».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!