PODEMOS AHAL DUGU

«Elkarrekin lan egin, herriaren ongizaterako» dio, Podemosek

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 14a, 00:00

Podemos Ahal Dugu alderdi politikoak argi utzi du, Udalera heldu zenetik «elkarrekin lan egitea» zela haien asmoa, «hernaniarren ongizatea bermatzeko».

Podemos Ahal duguk, hainbat proposamen aurkeztu ditu hainbat urteetan, alde batetik, «Goiz Eguzkiko ingurunea hobetzearekin,  egoitzarekin eta berrerabiltzearekin zerikusia dutenak, eta beste alde batetik, Udaltzaingoaren prestakuntzarekin zerikusia dutenak, hau da, eraso matxistak antzemateko, eta LGTBI-ei buruzko I.bekarekin».

Podemos Ahal duguk azaldu du, behin baino gehiagotan, gobernu taldeak jakinarazi omen zuen Goiz Eguzkiri buruz hitz egiten, «ez zela esku-hartzerik behar». Hala ere, «zorionez, 2020ko aurrekontuetan lortu genuen 1.000 euroko partida bat irekitzea ingurunea hobetzeko» azaldu dute.

Diote 2020an ez zela horrelakorik egin, «baina ikusten dugu 2021ean parkeko lehen solairua hobetzen ari direla eta pozten gara». Hala ere, Podemos Ahal duguk aldarrikatzen du «lursail publiko gutxi horrek hernaniar guztien erabilera eta gozamenerako izan behar duela, are gehiago Hernaniko tren geltokian aldaketa proiektu bat dago eta aukera ona litzake inguru guzti hori batzeko eta hobetzeko, hainbeste behar dugun korridore berde bat lortzeko».

Azaldu dute, une honetan, herriak «naturaz gozatzeko leku atsegin eta erosoak behar dituela. Herri osasuntsuagoa, zainduagoa eta bizigarriagoa behar baitugu».

 

«Gure beste proposamen bat ere burutu da eta pozik gaude alde horretatik»

«Jakinaren gainean gaude, gure taldeak egindako beste proposamena burutu dela eta Udaltzaingoari prestakuntza ematen ari zaiola, bai eraso matxisten eta bai LGTBI pertsonen aurkako erasoen aurka jarduteko, eta horrek ere asko pozten gaitu. Azkenik, laster, Hernaniko LGTBI pertsonen memoriari buruzko ikerketa bat argitaratuko da, 18 pertsonen lankidetzarekin eta testigantzekin egindakoa».

Azkenik gehitu dute, Udalera iritsi zirenetik, bide horretatik  jarraitu nahi izan dutela, hau da,  «elkarrekin lan egitea hernaniarren ongizaterako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!