Kultur agenda

'Kutsidazu bidea, Ixabel' gaur arratsaldeko 19:00etan Biterin, asteburuari amaiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 14a, 00:00

Juan Martin gazte donostiarrak, eskolako euskera baserrikoarekin alderatzen du.

Gaur arratsaldean Demode Produkzioaken 'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzerkia eskainiko da Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bihar berriz, etxeko txikientzat 'Musikarium' antzerki musikatua antolatu da. 

Badoa otsaileko kultur agenda aurrera, eta gaurko protagonista Kutsidazu bidea, Ixabel  antzezlana izango da. Gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari, Biterin.

Demode Produkzioakek antolatutako antzerki honetan, ikastolan ikasten den euskera baserrikoarekin alderatzen da. Antzezlan honetan, Juan Martin gazte donostiar bat da protagonistetako bat, hau, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskera hobetzeko asmotan. Baserrian abesti eta abesti artean, Juan Martin gazte donostiarra  konturatuko da, eskolan ikasitako euskerak, ez duela zerikusirik baserriko euskerarekin.

 

Musikarium, bihar

Herriko txikiek ere, kulturaz modu seguru batean goza dezaten, bihar arratsaldeko 18:00etan, Musikarium antzerki musikatua eskainiko da. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ikuskizun honetan, munduan zehar bidaiatuko duen neska txiki baten istorioa kontatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!