Kursaal Taldeko birgaitze lanak ezagunak dira lurralde osoan, bai fatxada aireztatuko eta SATEko energia-birgaitzeengatik, bai gure ondare arkitektonikoko eraikinak zaharberritzeko konbinatzen dituzten merkatuko teknika aitzindariengatik eta tradizionalengatik.
Ez da kasualitatea Kursaalek konpromiso zorrotza izatea euskal ondare arkitektonikoa osatzen duten eraikin esanguratsuekin. Hain justu ere, baldintza klimatikoengatik, etengabeko esposizioagatik eta itsasoarekiko hurbiltasunagatik, gure eraikin zaharrenetako batzuk, gure historiaren testigu direnak, hainbat patologia izan dituzte fatxadetan, balkoietan eta ornamentuetan.
Hori horrela izanik, Kursaal Taldearen helburua da eraikin horiei bueltatzea merezi duten edertasuna eta duintasuna. Egun, horrelako birgaitze-lan gehienak Gipuzkoan ari dira egiten. Adibidez, Donostiako Zabalgunetik eta zona erromantikotik paseatzean, ohikoa da ikustea enpresaren izenarekin ageri diren aldamio handiak.
Donostiako milaka eraikin PEPPUCen (Plan Especial de Protección del Patrimonio Urbanístico Construido) babespean daude. Plan horren lehenengo artikuluak xede du, «identifikatzea eraikinak eta urbanizazioko bestelako elementuak, bertako ondare urbanistikoa izateagatik babestu behar direlako». Gainera, plan horrek zehazten du, beste hainbat gauzen artean, Donostiako Zabalguneko eraikinen «tratamendu estetikoa».
PEPPUC aintzat hartuta, Kursaalek birgaitze-lanak egiten ditu eraikinen proiektua eta geometria errespetatzen. Horretarako, teknika berritzaileen aldeko apustua egin du. Horren adibide dira Torbo garbiketa makinak, izan ere, hezetasunean garbiketa-makineria hori erabiltzen lortzen da lan egiten ari den paramentua ez kaltetzea eta, era berean, zaintzea fatxada osatzen duen harria. Halaber, bizilagunen osasuna zaintzeko bidean, makineria horrek murrizten du ingurumen-inpaktuaren %90 eta hautsa ekoizpenaren %92.
Horrez gain, teknika horri esker lortzen da mantentzea eta goraipatzea harri artsenikoak gordetzen duen historia, Donostiako hainbat eraikin ezagunek dutena. Hain justu ere, hasiera batean, jatorrian, material hori Igeldo mendiko harrobi zaharretatik ateratzen zen; zeren eta bertan ezkutatzen baitzen gaur egun ezagutzen dugun Donostia.
Beraz, Kursaal Taldearentzat ondarearen birgaitzea ez da soilik beste esku-hartze bat. Lan horri esker lortzen da goraipatzea edertasuna eta oinarri arkitektonikoa eta historikoa, denboraren poderioz eta klima meteorologikoaren ondorioz pixkanaka hondatu dena.
Hemen ikusgai Kursaal Taldearen ikus-entzunezkoa.
