Stock Azoka bueltan, produktu merketuekin

Kronika - Erredakzioa 2021eko otsailaren 13a

Datorren astean, hilaren 19an eta 20an, Stock Azoka egingo da Hernanin. Herriko dendek atarira aterako dituzte  denboraldi honetan stockean gelditu zaizkien produktu guztiak. Hain justu ere, denden helburua da datorren denboraldian herritarrei eskaintzea guztiz berria den materiala. Alegia, pasa den hilabeteetan komertzioetan ikusi ez direnak jarri nahi dituzte erakusleihoetan. 


Horretarako, merkealdiak bukatuta, biltegiak husteko asmotan, produktuak merke-merke jarriko dituzte salgai. Abantaila izango da bezeroentzat zein dendarientzat, salmenta ona eginez gero, dendek b

iltegia hustuko dutelako eta, bestalde, bezeroek prezio onean eskuratuko dituztelako gustukoen dituzten arropak, zapatak edota bestelakoak.
Aurten, jende pilaketak saihesteko, komertzio bakoitzak bere ate parean jarriko ditu eskaintza guztiak. Gainera, aurreko urtean ez bezala, ez da musikarik izango, xedea delako egungo segurtasun neurriak betetzea. Dena den, ohiko moduan, giro aparta egotea espero da. 


Halaber, ohikoa izaten da pentsatzea deskontu handia egiten duenak irabazi oso handia daukala, deskonturik gabeko prezioan saltzen duenean. Hala ere, errealitatea kontrakoa da, %50eko deskontua egitean, normalean kostu prezioan saltzen ari direlako; eta, horrez gain, batzuetan, dirua galtzen ere ari dira horrelako eskaintzetan.

BERRIAK Hernani 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!