Emakumeen topaketa egingo da gaur Gernikan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 13a, 00:00

Hernani, Ordizia eta etxeko taldea, Gernika, ariko dira errugbi zazpian bata bestearen aurka arratsaldeko 15:30etan hasita.

2020-2021 denboraldia aurrera doan heinean, Hernani Club Rugby Elkarteko emakume taldeak errugbi zazpiko hirugarren topaketa jokatuko du gaur Gernikako Urbieta zelaian.

Orain arteko partiduetan, talde bizkaitarrak ez du jokatzeko aukera izan baina aste honetan, Ordizia RE eta Hernanirekin batera ariko da hiru taldeen arteko triangeluarrean. Topaketa 15:30etan hasiko da.

Orain bi aste bigarren topaketa izan zuten hernaniarrek Ordizian, La Única talde iruñearrarekin batera eta oraingoan arerio berri bat izango dute.

 

Ohorezko B taldea datorren asteburuan itzuliko da

Bestetik Ohorezko B Mailako taldeak asteburu honetan ez du partidurik jokatuko eta datorren asteburuan amaituko du lehenengo itzulia Ourensen. Partidu hori amaituta bigarren itzulia hasiko da lehenengo sei sailkatuen aurka, baina oraindik egutegian arerioen ordena zozketatzeko dago.

Martxoaren 7an hasiko litzateke eta sei aurreneko horien aurka lortutako puntuekin pasatzen dira taldeak.

Hernanik oraingoz partidu guztiak irabazi ditu Gernikaren kontra izan ezik, Beraz bizkaitarrak baino bost puntu gutxiagorekin pasako dira fase horretara, beti ere azken jardunaldiko emaitzaren faltan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!