Aitor Urkiak Gipuzkoako bigarren markarik onena egin zuen Kataluinian

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 13a, 00:00

Aitor Urkiak bere markarih hoberena egin berri du eta Rivasi hurbildu zaio.

Hiru metrotan hobetu zuen bere markarik hoberena mailu jaurtiketan 63,86 metrorekin.

Pasa den asteburuan Aitor Urkia hernaniarrak (Reala), bere markarik onena egin zuen Serrahimako pistan, Kataluniako Federazioak antolatutako jaurtiketen criteriumean. Aitor Urkiak, 60 metrotik gorako bost jaurtiketa egin zituen lehiaketan eta onena 63,86 metroko jaurtiketa izan zen hau da, gipuzkoar batek historian egin duen bigarren markarik onena, Peio Errastiren 63,80m. gainditu zituela. Bere aurreko marka pertsonala 60,61 metrokoa zen.

Euskal Herriko eta Gipuzkoako errekorrak beste hernaniar batek ditu, Servando Rivasek 65,68 metroko markarekin. Hurbildu da Urkia

Urkiari bere taldekide, herritar eta lagunaren marka hori bakarrik falta zaio gainditzea Euskal Herriko kategoria guztietako marka edukitzeko.

Bestetik, Intza Otamendik laugarren amaitu zuen disko jaurtiketan Gipuzkoan antolatu zen kontrol lehiaketan.

Gaur Donostian, Espainiako U23 Txapelketa antolatuko da eta jaurtiketa luzeen Euskadiko txapelketa Nafarroan izango da. Bestetik, Sergio Roman 1.500eko Euskadiko marka hobetzen saiatuko da pista estalian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!