Etxarri eta Zubirik ezin dute berriz huts egin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 13a, 00:00

Zaldua II.ak ezin izan zuen LarraƱagarekin irabazi ostegunean.

Mirubia-Martirena eta Goikoetxea-Labakak bigarren partidua irabazi zuten ostegunean eta lider sendoak dira.

Oriamendi Torneoak bigarren jardunaldia osatu zuen ostegunean Mirubia-Martirena eta Goikoetxea-Labakaren garaipenekin. Azken hauek erraz gainditu zituzten, 40-29, Zaldua II eta Larrañaga. Emozio gehiagorekin gainditu zituzten Mirubiak eta Martirenak Urrutia II eta Aizpuru III 40-37.

Emaitza hauekin erdibituta geratu da sailkapena. Zaldua II-Larrañaga eta Etxarri-Zubiri atzean geratu dira puntu negatibo eta puntu positibo batekin. Beste lau bikoteek zortzi eta sei puntu dituzte. Beraz, Etxarri eta Zubiri goizuetarrak ezin dute gehiago huts egin eta partiduak irabazi beharrean daude derrigorrez. Lehendabiziko lauak sartzen dira finalerdietan eta azken biak kanpoan geratzen dira.

 

Asteartean berriz ere galdu, Etxarrik eta Zubirik

Mirubiak eta Martirenak Etxarri eta Zubiri gainditu zituzten, asteartean, Oriamendi Txapelketako ligaxkako partiduan, 40-39. Lau erremontistek partidu bikaina jokatu zuten eta berdintasuna izan zen nagusi, emozioz betetako joko polita ikusi zen lau pelotarien aldetik.

Inork ez zuen alde garrantzitsurik hartu eta azkenean urdinen akats batekin erabaki zen, txanpona gorrien alde eroriz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!