Eskola kirolerako aukera berriro, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 00:00

Atzo atera zen Hernani, eremu gorrian dauden herrien multzotik, Eusko Jaurlaritzak zerrenda eguneratuta.

Atzo eguneratu zuen Eusko Jaurlaritzak, astelehen eta ostegunero bezala, eremu gorrian dauden herrien zerrenda. Eta multzo horretatik atera zen Hernani atzo, ofizialki. Astearteko datuekin jaitsi zen 500eko tasatik, 100.000 biztanleko; eta azkeneko egunetan hobera egiteko joerari eutsita, zerrendatik atera da dagoeneko. Hori horrela, ez dira aplikatuko Hernanin, eremu gorrian dauden herrientzako murrizketak. Beraz, gaurtik aurrera eskola kirolari ekin ahal izango diote berriro; eta era berean, kirola taldean egiteko aukera izango da.

Atzo, zehazki, Hernanin hiru positibo berri izan ziren, eta une honetan 462,13koa da tasa. Azkeneko 14 egunetan, 93 positibo izan dira guztira.

 

Egoera egonkortzen, Astigarragan

Astigarragan, berriz, 854,06koa da positibo tasa oraindik, baina egonkortzen ari da egoera. Atzo bi positibo berri izan ziren, herenegun bezala; eta azkeneko zazpi egunetan 18 izan dira. Litekeena da, joera horri eutsiz gero, datozen egunetan behera egitea tasak, bereziki datorren asteartetik aurrera.

Goizuetan eta Aranon, aldiz, positibo berririk gabe jarraitzen dute; eta azkeneko bi asteotan, bakarra izan da, Goizuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!