Enkartelada gaur, herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 00:00

Enkartelada egingo dute gaur arratsaldean, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek deituta. 19:00etan abiatuko dira, Plazatik, eta herrian barrena ibiliko dira, «euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Are gehiago, kontuan izanda azkeneko bi asteotan ez dugula bisitarik izan. Asko zailtzen digute gure senideekin egon eta haien oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea, eta asko kezkatzen gaitu egoera honek», diote. Eta aldarrikatu dute Euskal Herrian egoteko eskubidea dutela euskal presoek, eta etxean egon behar dutela gaixo larriek eta 65 urtetik gorakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!