Nøgenen kontzertu bana, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 00:00

Nøgen musika taldea izango da protagonista, asteburu honetan, Biterin. Izan ere, kontzertu bana eskainiko du gaur eta bihar, arratsaldeko 19:00etan; eta bietarako daude agortuta sarrerak, aspalditik. Larunbatekoa bakarrik zegoen aurreikusita, baina sarrerak hain azkar bukatu zirenez, bigarrena ere antolatu zuten, gaurko. Under Alt disko berria aurkeztuko du taldeak, bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!