Zaintza langileen eskubideei buruz, hitzaldia Iraulik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 11a, 00:00
Aurreko larunbatean, herritar ugari bertaratu ziren Iraulik eskainitako hitzaldira.

Pasa den asteburuan, zaintza eta etxez etxeko lan esparruan jorratzen diren lan harremanei buruzko hitzaldi-eztabaida antolatu zuen IRAULI Buruntzaldeako Langile Prekarioen Sareak eta AMHER Stop Arrazakeria taldeak. Makina bat herritar bertaratu ziren larunbateko hitzaldira, eta zaintza eta etxez etxeko lan esparruan jorratzen diren lan harremanei buruz, hauen eskubideei, eta beste hainbat gaiei buruz jardun  zuten  ikuspuntu ezberdinak mahai gaineratuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!