Denda irekiko du bihar Landaren, Hernaniko Errugbi Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 11a, 00:00

Duela bi urte, kale nagusian zegoen errugbi elkarteko denda.

Bihar arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, Hernani Errugbi Elkarteak denda irekiko du Landaren.

Asteari amaiera emateko eta asteburuari ongi etorria emateko asmotan, bihar  Hernaniko Errugbi Elkarteak Landaren denda jarriko du. Arratsaldeko 17:00etan bertaratu daiteke, eta 19:00etan itxiko da, bi orduko tartea dago, bertako produktuak ikusi eta erosteko.

%50eko deskontua

Hernani errugbi elkartekoek azaldu dute, dendako produktu guztiak klubeko musukoak izan ezik, «%50eko deskontua izango dutela». Hori horrela, aukera hau aprobetxatzeko, bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei. 

Horrez gain, segurtasun neurriak bermatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!