Harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorioak gaur, Aitziber Garmendiak

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 10a, 00:00

'Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio)' bakarrizketa eskainiko du gaur Aitzibier Garmendiak, Hernanin. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera antzezlanari, Biterin. Etzi berriz Nogen taldeak kontzertua eskainiko du. 

Gaur, herritarren barre algarak entzungo dira urrutitik, izan ere, arratsaldeko 19:00etan, Aitziber Garmendiak, Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) bakarrizketa eskainiko du. 
Biterin izango da, eta bizi dugun osasun alarma dela eta, nahitaezkoa da musukoak jarrita eramatea. Aretoan ere, segurtasun distantziak mantenduko dira, herritarren segurtasuna bermatze aldera. 

Garko bakarrizketan, harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorioak azalduko dira. «Maitasun kontuen patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto-petoa, eta beraz, edozein sexurentzat moduko umorezko ikuskizuna», hain justu. 

Nogen, etzi eta larunbatean 
Etzi eta larunbatean, Nogen taldeak kontzertu bana eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!