Bat egin zuten herritarrek, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 9a, 00:00

Hernanin, herritar ugarik egin zuten bat, ANkerkeriari Stop!-ek antolatutako elkarretaratzearekin.

Arabako Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei lau urteko kartzela zigorra  eta 10 urteko inhabilitazioa egotzi zieten pasa den astean. Hau salatzeko asmotan, hainbat mobilizazio antolatu ditu ANkerkeriari Stop!-ek, eta larunbatean elkarretaratzea antolatu zuten Hernaniko plazan, «Orain inoiz baino gehiago ANkerkeriari Stop!» lelopean.  Makina bat herritarrek egin zuten bat elkarretaratzearekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!