Haurdunaldi tailerra, otsailaren 17tik ekainaren 16ra arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Otsailaren 17an emango zaio hasiera haurdunaldi tailerrari, eta otsailaren 14ra arte dago aukera izena emateko.

Hilaren 17an emango zaio hasiera haurdunaldi tailerrari, eta otsailaren 14ean amaituko da izena emateko epea. 40 euroko prezioa du tailerrak, eta hainbat bide daude izena emateko: berdintasuna@hernani.eus helbidera idatzi daiteke, 943 33 70 17 telefonora deitu, edo Plaza Feministara bertaratu.

Tailerra, ekainaren 16ra arte izango da, eta hauexek izango dira saioak: otsailak 14 eta 24, martxoak 3, 10, 17 eta 24, apirilak 14, 21, eta 28, eta ekainak 2, 9 eta 16. Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, eta bi ordukoak direnez, 20:00ak arte iraungo dute. Biterin burutuko da tailerra, eta antolatzaileek jakinarazi dute, gutxienez 12 asteko haurdun dauden emakumeak eta haien bikote edo laguntzaileak izango dutela parte hartzeko aukera. Saio batzuetan bakarrik haurdun dauden emakumeek hartuko dute parte, beste batzuetan haien bikote edo laguntzaileek eta beste batzuetan denak elkarrekin.

 

Josune Martirena eta Marijo Artolak zuzenduta

Josune Martiarena, psikologoa da, psikogorputz orientazioko psikoterapeuta eta osasuna bizitzaren hasierako unetik prebenitzeko gaian espezializatua da. Marijo Artola berriz, diafreo terapeuta, integrazioko gorputz terapietan, jarreren berreziketan eta medikuntza alternatiboetan espezializatua da.

 

Tailerraren helburuak

Hainbat helburu ditu, otsailaren 17an hasi eta ekainaren 16ra bitartean eskainiko den haurdunaldi tailerrak:  Haurdunaldiaren eta erditzearen anatomiari buruzko informazioa ematea. Haurdunaldiaren faseei eta umekiaren garapenari buruzko informazioa ematea. Haurdunaldian izaten diren molestiak arintzeko eskura ditugun modu eta erremedioei buruzko informazioa ematea (digestio astunak, bihotzerrea, hanka haundituak, kalanbreak, etab.). Haurdun dagoen emakumearen eta bikotearen benetako beharrak zein diren errekonozitzen eta adierazten hasteko tresnak ematea, pausu hauen arabera: sumatu, sentitu, adierazi eta partekatu. Haurdunaldi eta erditze prozesuaren inguruko hausnarketa egiteko gune bat eskaintzea, goxoagoa eta intimoagoa egiteko, mugimendu askatasunez, eta segurtasun emozionaleko giro batean. Umekiarekiko loturari buruzko informazioa, eta lotura hori bai haurdunaldian bai eta jaio ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!