Gazte Koordinadora Sozialistaren elkarretaratzea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Gazte Koordinadora Sozialista, aholkularitza juridikoaren inguruko hitzaldian

Egungo burgesiaren ofentsiba seinalatu eta babesgabe ageri den langileriari baldintzak ematen jarraitzea dute helburu.

Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzeko deia egin du, gaur arratsaldeko 18:00etarako. Elkarretaratzeak plazan izango du leku eta Covid-19ak suposatu duen, osasun-hondamendiaren eta askatasunaren ezabapenen aurrean, burgesia ofentsiba gelditzeko eskatuko dute.

Pandemiak krisi testuingurua haundiagotzeaz gain, larrialdi egoera batean egoteak, urduritasun zein beldur giroa zabaldu du gizartean eta Gazte Koordinadora Sozialistaren ustetan, langileriarengan ematen ari diren errepresio zein diziplinamendu kasuak, horien ondorio zuzenak dira.

Langileen bizi-baldintzak kal­te­tu diren bitartean, goi burgesiak bere irabaziak haunditu dituela ere, adierazi dute gazteek.

Errepresio horiei erantzunez, egoeraren errudunak salatu eta baliabideak eskaintzeko asmoa dute. «Antolakuntza da datorren etorkizunean langileon alde egingo duen indar bakarra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!