Futbola

Bueltan futbola, jubenilentzat eta Euskal Ligarentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 6a, 00:00

Euskal Ligak Aurrera de Vitoria B izango du aurkari, gaurko norgehiagokan.

Jubenilek Amorebietan jokatuko dute gaur eta Euskal Ligak, berriz, Zubipen du norgehiagoka, 15:30etan.  

Atsedenaldia izan ostean, futbola bueltan da Hernaniko jubenilentzat eta Euskal Ligarentzat. Andoni Loran entrenatzailearen taldeak Amorebieta izango du aurkari asteburu honetan, Nazionalen Ligan. Gaur izango da norgehiagoka, Txalon futbol zelaian, Amorebietan, arratsaldeko 16:30etan. Partidu bizia izatea espero dute hernaniarrek, izan ere, Amorebieta puntu batera dute, sailkapen orokorrean. Hiru jardunaldi jokatuta, puntu bakarrarekin, Hernanik azken-aurreko postua osatzen du taulan. Amorebietak, berriz, denera bi puntu ditu eta bosgarren postuan dago taulan.     

Beraz, gaurkoa inflexio-puntua izan daiteke hernaniarrentzat,  kolpe bakarrean hainbat eskailera igotzeko aukera dutelako, garaipeneko hiru puntuak eskuratzen badituzte.

Jardunaldi gutxi jokatu badituzte ere, orain arte maila bikaina erakutsi dute berdeek. Pasa den asteko partiduan aurretik jarri ziren liderraren aurka, Zubipen. Dena den, zorteak ez duen Hernaniren alde egin eta 1-2koarekin itxi zen markagailua, Alavesentzat.


Euskal Ligak partidua, etxean

Zubipen ere izango da jardunaldirik. Emakumeen Euskal Ligak Aurrera de Vitoria B-ren aurka neurtuko ditu indarrak, gaur arratsaldeko partiduan. 15:30etan ekingo diote norgehiagokari eta, hau ere, lehia bizikoa izatea espero da. Hernaniarrek, zazpigarren postuan, 6 puntu dituzte eta arabarrek, berriz, 10 puntu, sailkapenean postu bat gorago. Beraz, berdeek irabaziz gero 9 puntu batuko lituzkete eta gora egingo lukete sailkapenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!