Elkarretaratzea GKSk, bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 5a, 00:00

Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea egingo du bihar, arratsaldeko 18:00etan, Plazan. «Langileriarengan ematen ari diren errepresio zein diziplinamendu» kasuak salatzeko asmotan elkartuko dira. Izan ere, diote, COVID-19ak are gehiago kaltetu dituela langileen bizi-baldintzak «goi-burgesiak bere irabaziak handitu dituen artean». Azaldu dutenez, biharko kontzentrazioren helburua da eskatzea «osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean burgesiaren ofentsiba gelditzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!