Ostiraleroko zita gaur, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 5a, 00:00

Ostiraleroko zitari eutsiz, euskal presoen senideek eta lagunek kontzentrazioa egingo dute gaur, adierazteko «herriko presoen eta iheslarien eskubide guztiak errespetatuak izan behar dutela». Euria dela eta, Zinkoenean egin ordez, Plazako arkupetan egingo dute aldarrikapena, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete. «Aldarrikapen horiek guztiak etxean  izan arte mantenduko ditugu», helarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!