Gazteleku berria martxan, otsaileko egitarauarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 3a, 00:00

Gaur irekiko dute Hernaniko Gazteleku berritua, eta bihartik aurrera, makina bat ekintza izango dituzte berriro, herriko gazte eta nerabeek.

Gaur irekiko dute berriro, Hernaniko Gaztelekua. Baina ez da izango orain arteko berbera, lokalari dagokionez: urtarrilean zehar egin dituzten obrak bukatuta, aurrenekoz ezagutuko dute Gazteleku berritua gaur, herriko gazte eta nerabeek.

Eta itxuraberrituta ekingo dio Gaztelekuak, bihartik, otsaileko egitarauari. Herriko hainbat tokitan egin dituzte jarduerak, urtarrilean, obrak bukatu bitartean; baina otsaileko egitarauari ekitearekin batera, lokalera bueltatuko dira, beti bezain programa zabalarekin. Horrela, mandalak egiten ariko dira bihar, eta sukaldaritza tailerra izango dute etzi: brownieak egiten ikasiko dute.

Inauteriak ezingo dira ohiko moduan ospatu aurten, baina horiei ere egingo die tartea Gaztelekuak, hilabete honetan. Mozorroak prestatu eta lokala dekoratuko dute datorren astean, astearte eta asteazkenean; eta mozorroen eguna ospatuko dute, ostiralean, inauteriak gogora ekartzeko.

Hilaren bukaera aldera, berriz, upcycling delakoari egingo diote tartea: birziklatze kreatiboari, alegia. Upcycling plantilla sortuko dute otsailaren 23an, eta upcycling tailerra egingo du­te 26an eta 27an.

 

OTSAILEKO EGITARAUA

3 Gaztelekuaren irekiera

4 Mandalak

5 Sukaldaritza: brownieak

6 Filma, Gaztelekuan

7 Alokairu zerbitzua

9-10 Gaztelekua dekoratu eta mozorroak prestatu (Inauteriak)

11 Zu protagonista!

12 Mozorro eguna: Inauteriak

16 Topagunea

17-18 Mahai jolasak

19 Futbolin txapelketa

20 Ekintza sorpresa

21 Topagunea

23 Upcycling plantilla

24 Ping-pong txapelketa

25 Topagunea

26-27 Upcycling  tailerra

28 Alokairu zerbitzua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!