Zinema zikloarekin emango zaio hasiera, Hernaniko otsaileko kultur agendari

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 2a, 00:00

Martxan da Hernaniko otsaileko kultur agenda, eta antzerki, ikuskizun eta hamaika kultur ekitaldiz beteta dator. Etzi emango zaio hasiera agendari, 'Caminho Longue' pelikularekin. Horrez gain, Aitziber Garmendiaren bakarrizketaz gozatzeko aukera ere izango dute otsailean, herritarrek. 

Urteko bigarren hilabetea hastearekin batera, martxan da Hernaniko kultur agenda, ikuskizun mordoekin.
Kultur agenda honi etzi emango zaio hasiera, zinema zikloarekin. Caminho Longue pelikula jarriko dute herritarrentzat Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena lortu behar da, Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean sartuta. 
Zinema zikloaz gain, beste hainbat emanaldi ere ikusgai egongo dira Biteriko oholtza gainean, esaterako Aitziber Garmendiak eskainiko duen Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) bakarrizketa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, aipatu moduan Biterin, eta sarrerak atzo salgai jarri baziren ere, atzo bertan saldu ziren. Bakarrizketa hau, harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa baten ondorioa da, maitasun kontuen «patetismoa umorea besarkatuz gainditzeko eskuliburu peto-petoa, eta beraz, edozein sexurentzat moduko umorezko ikuskizuna».
Antzerkiekin jarraituz, Kutsidazu bidea Ixabel ikusteko aukera izango dute herritarrek. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta 7,5 euro balio du sarrera bakoitzak. Sarrera hauek, Biterin lortu daitezke, edo kultura.hernani.eus webgunean sartuz. Antzerki honetako protagonista, Juan Martin da, gazte donostiar bat. Mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskera maila hobetzeko. Bertan, abesti eta abesti artean, konturatuko da berak gelan ikasitako euskerak ez duela zerikusirik baserrian darabiltenarekin. 
Antzerkiak bakarrik ez, kontzertuak ere eskainiko dira urteko bigarren hilabete honetan. Otsailaren 12 eta 13an, Nogen taldea, Biteriko oholtza gainera igoko da, atera berri duen Under Alt azken diskoko kontzertua ematera. Biak arratsaldeko 19:00etan izango dira. 
Literaturarekin zerikusia duten ekintzak ez dira faltako otsailean, lehena otsailaren 10ean izango da, Penelope Fitzgeralden El inicio de la primaverari buruzko literatur solasaldia antolatu da, arratsaldeko 19:15etan, eta Amaia Garcia izango da dinamizatzailea. 
Otsailaren 16an, Itxaro Bordaren Abaro liburuari buruzko solasaldia eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biterin bertan. Saioa, An Mayozek gidatuko du.

Otsaileko kultur emanaldien sarrerak atzotik daude salgai,  Kl'aa, zure kanta haur antzerkiarenak izan ezik. Besteak, online erosi daitezke edo Biterin. 

Haurrentzat antzerkiak, otsailean 
Etxeko txikiek ondo pasatzeko aitzakia ederra izango dute, izan ere, otsailerako bi haur antzerki antolatu dira. Lehena otsailaren 15ean izango da: Musikarium. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da emanaldia, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlan honetan, Ilargi da protagonista. Zortzi urte ditu, eta oso gogoko du kantatzea, baina Olentzerok mugikorra oparitu zionetik, ez du erabili besterik egiten. Gehiegi erabiltzeagatik, ahotsa galduko du, eta ezingo du kantatu. Ahotsa berreskuratzeko, munduan zehar bidaiatuko du, bertako kultura ezberdinak ezagutuz. 
Sarrera bakoitzak 3 euro balio dute, eta antzerkia Biterin eskainiko da.  
Otsailaren 20an, Kl'aaz zure kanta haur antzerkia izango dute ikusgai, herriko txikiek. Bi saio eskainiko dira, lehena goizeko 11:00etan hasiko da, eta bigarrena berriz 12:30etan. 0 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako lana da, eta hiru emakumezkoen ahotsak eta mugimenduak dira kontzertu-ikuskizun honen oinarriak. Mundua ezagutzeko bidean egindako bidaia musikala da, «ahotsaren eta mugimenduen bidez». 

Sarrerak jadanik, salgai 
Otsaileko kultur emanaldietarako sarrerak atzo jarri ziren salgai. Esan moduan, Aitziber Garmendiaren bakarrizketarako sarrera guztiak agortu ziren, 15 minututan. Gainontzekoak oraindik salgai daude, Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean.
Hala ere, Hernaniko Kultura Arloak jakinarazi du, l'aaz zure kanta antzezlaneko sarrerak oraindik ez daudela salgai, «otsailaren 10a aldera jarriko ditugu haur antzerkiko sarrerak eskuragai, Biterin eta Interneten».  

Otsaileko agenda

4 Zinena zikloa. Caminho Longue, 19:00. Biterin. Doan, gonbidapenarekin. 
9 Literatura. Emakumeen Euskal literatura mintegia. Dendaostekoak, 19:00. Biterin. 
10 Bakarrizketa. Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio), 19:00. Biterin. Sarrerak: 7,50 euro.
10 Literatura solasaldiak. El inicio de la primavera, 19:15. Biterin. 
12 Musika. Nogen taldea, 19:00.Biterin. Sarrera: 7,5 euro. 
13 Musika. Nogen taldea, 19:00.Biterin. Sarrera: 7,5 euro. 
14 Antzerki musikatua. Kutsidazu bidea Ixabel, 19:00. Biterin. Sarrerak: 7,5euro. 
15 Haurrentzako antzerkia-musika. Musikarium, 18:00. Biterin. Sarrera: 3 euro. 5eta 12 urte bitarteko haurrentzat. 
16 Literatura solasaldia. Abaro, 19:00. Biterin. 
20 Haur antzerkia. Kl´aa, zure kantua, 11:00/12:30. Biterin. Sarrera: 3 euro. 0-5 urteko haurrentzat. 

Sarrerak
Hernaniko Kultura Arloak antolatutako kultur ekitaldietara joateko sarrera, online erosteko aukera dago, kultura.hernani.eus webgunean. Edo Biterin ere erosi daitezke, modu presentzialean. 
Jada erosi daitezke otsaileko kultur ekitaldietarako sarrerak. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute, otsailaren 20rako haur antzerkiko sarrerak hilaren 10etik aurrera erosi ahal izango direla.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!