«Ezinbestekoa da krisi globala hemen bistaratzea»

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 2a, 00:00

100 bat lagun bildu ziren Plaza Berriko elkarretaratzean, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Larreko Mahaiak deituta, eta Aldaketaldia ekimenaren barruan, elkarretaratzea egin zuten larunbat eguerdian, Plaza Berrin, «elkar babestearen, saretzearen eta aldaketaren alde». Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 100 herritar inguru bildu ziren bertan, Zaldibarko zabortegia erori zela urtebete beteko denean: «osasun larrialdiagatik nahiko estalita geratu da, baina beharrezkoa da oroitzea gertatu zena, eta hondakinen eredu pribatizatzaile eta jasanezinaren porrot haundia. Berriro errepikatu ez dadin, eredu aldaketari ekin behar diogu», adierazi zuten bukaerako irakurketan, Eli Pagolaren eskutik.


«Beharrezkoa da errotikako norabide aldaketa exijituz, eta trantsizio ekologiko eta sozial justu baten alde, urratsak emango dituen jendartea aktibatu eta saretzea. Globalean pentsatu eta tokikoan ekin. Ezinbestekoa da krisi globala hemen bistaratzea. Elkartasunean, zaintzan eta justizian oinarritutako trantsizio ekologiko eta soziala behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!