Sergio Roman berriz ere gertu 1500en, Euskadiko M45 mailako errekorretik

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 2a, 00:00

Sergio Roman hernaniarra Anoetako pistan, pasa den asteburuan.

Hamaikagarren amaitu zuen hernaniarrak Euskadiko absolutu txapelketan 4:10:77ko markarekin, Anoetan.

Sergio Roman hernaniarra Euskadiko 1500 metroko errekorretik oso gertu geratu zen berriz ere M45 mailan, joan den asteburuan. Anoetan egin zen Euskadiko Txapelketa eta 4:10:77-ko denbora egin zuen 11garren amaitzeko. Segundo bat eta 82 ehunenekoaren faltan gelditu zen, errekorra egiteko. «Atletismoan urte hauetan guztietan ikasi dudana diziplina da. Beraz, hemendik bi astera berriz ere saiatuko naiz marka betetzen!», azaldu zuen sare sozialetan.

Bestalde, larunbatean Euskadiko disko jaurtiketa eta mailu jaurtiketa txapelketak izango dira, goizeko 10:00etan eta 11:30etan, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!